26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Zangozako Udalak, 2001eko abenduaren 27ko osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.$Hasiera batean onestea Zangozako Udal Planari eginiko aldaketa puntuala, Udal honek sustatua, eta eduki hau duena:

O-4.4 lerrokadura planoaren aldaketa: Aragón etorbideko 9tik 25aren arteko posta zenbakietan, biak barne, dauden lurzatien kanpo fatxadetako lerrokadurak. Gaur egungo eraikinen hasierako lerrokadura atxikiko da, orain indarra duen Planak haiendako ezartzen duen atzera eramatea kenduz, espedienteari erantsitako dokumentazio grafikoak adierazten duen bezala.

Hirigintzako Araudi Bereziaren 28.3.1 artikuluaren aldaketa, hemendik aitzina honela erranen baitu:

"28.3. Gaur egungo lerrokaduraren aldaketa.

1.-Hirilurzoru sendotuetan dauden eraikinen lerrokadurak ez baldin badira bat heldu antolamenduko planoetan ezarritakoekin, plano horietan ezarritako fatxadako lerrokaduraren aldean aitzin-gibelak dituztelako, gaur egungo lerrokadura atxikiko dute beraietan kontserbazio hutseko lanak egiten direnean".

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 127 eta 125. artikuluek 115.ari dagoikionez xedatzen dutenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0200852