26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Villafrancako arau subsidiarioetako UCA-52 jarduketa unitatea birzatitzeko proiektua: estatutuen eta hirigintzako hitzarmenaren hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 2001eko abenduaren 17ko osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen aho batez:

1.-Hasiera batez onestea Villafrancako Planeamenduko arau subsidiarioetako UCA-52 jarduketa unitatearen eremua birzatitzeko proiektuari dagozkion estatutuak eta hirigintzako hitzarmena. Xedea: unitatea Cava kalean dago eta hiriko alde horren irudia hobetu nahi da. Proiektua Villafrancako Construcciones Soret, S.L.k sustatu du eta Euskal Herriko Elkargoko J.F. García Barrios eta S. García Ramos arkitektoek prestatu.

Hitzarmenaren baitan bada aldaketa puntual bat eta zenbait zehaztapen berri, Villafrancako A.S.etako UCA-52 unitatea birzatitzeko proiektuan eragina izanen dutenak eta udal idazkaritzan dagoen agirian bildu direnak.

2.-Espedientea jendaurrean egonen da erregelamenduak agindutako epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 156.2 artikuluan eta harekin bat heldu eta aplikazio orokorrekoak diren gainerakoetan agindutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, betiere egungo legeetan agindutakoarekin bat.

Villafrancan, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0200722