26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Villafrancako arau subsidiarioetako UCA-52 jarduketa unitatearen xehetasun azterlana. Proiektuaren hasierako onespena

Udalak, 2001eko abenduaren 17ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen UCA-52 unitatearen xehetasun azterlanerako proiektua. Xedea: hiriko alde horren irudia hobetzea, unitatea Cava kalean egonik, alde zaharraren eta kirol dotazioetarako eremuaren arteko giltzarria delako. Proiektua Villafrancako Construcciones Soret, S.L.k sustatu du eta Euskal Herriko Elkargoko J.F. García Barrios eta S. García Ramos arkitektoek prestatu.

Uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Villafrancan, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0200721