26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Hasierako onespena ordenantza fiskaletako tasa eta prezio publikoen aldaketari, 2001eko ekitaldi ekonomikoan ordainaraziko baitira

Villafrancako Udalak, 2001eko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, arauzko quoruma izanik, hasiera batez onetsi ditu ondotik aipatzen diren ordenantza fiskalak, prezio publikoak, tasak eta herrilurren nahiz dehesa delakoaren kanona, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz:

1.-Ordenantza fiskalak:

-Udal igerilekuak abonoen bidez (banakakoak nahiz familiendakoak, denboraldikoak nahiz banakakoak eta hilabetekoak) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

-Udal kiroldegia abonoen bidez (banakakoak nahiz familiendakoak eta denboraldikoak) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Dehesako kanona arautzen duen ordenantza fiskala. Ordainarazpenaren oinarria erregua izanen da aurrerantzean, lehorrekoa edo ureztatzekoa eta zeinek bere karga izanen du.

-Udal baskula erabiltzeko ordenantza bertan behera eta indarrik gabe gelditu da.

2.-Hirilurreko nahiz landalurreko finkak eta higiezinak, lurzoru urbanizagarrikoak edo urbanizaezinekoak, banantzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskal berria onetsi da hasiera batean. Karga 0,10ekoa izanen da, banandutako finkaren balioa 6.010,12 eurotik gorakoa bada; bestela, tasa finkoa 6,01 eurokoa izanen da banandutako finka guztiendako.

3.-Egungo ordenantza fiskal guztien 2002ko tarifak onetsi dira hasiera batez. Hona zenbatekoak eta kontuan hartu beharreko inguruabarrak:

A) % 2,8 igo dira 2002ko ekitaldiko tasa eta prezio publiko guztiak, salbu eta udal igerilekuak eta kiroldegia erabiltzeko tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletakoak, ondoko abonoen tarifak % 5 igo baitira: denboraldiko abonoak, banakakoak nahiz familiakoak; igerilekuetako hilabeteko abonoa, banakakoa; eta kiroldegiko abonoa, banakakoa nahiz familiakoa.

4.-Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, herritar interesatuek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, espedientea udal idazkaritzan izanen baitute eskura. Epe hori erreklamaziorik gabe iraganez gero, onespena behin betikoa izanen da.

Villafrancan, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0200719