26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak, bertzeak bertze honako hau erabaki zuen, 2002ko urtarrilaren 17an egin bilkuran:

Hasiera batean onestea 9. poligonoko 45. lurzatian, Arlegin, Francisco Petroch Martínez jaunak sustatu duen xehetasun azterlana.

Hasiera batean onestea erabaki da, baita hura 15 egun baliodunean jendaurrean edukitzea ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Getzen, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Ricardo Ariz Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: A0200839