26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

42/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Elena Salaverri Nieves andrea Nafarroako Zerga Agentziako Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenen eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Elena Salaverri Nieves andrea Nafarroako Zerga Agentziako Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenen eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Franciso Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0201804