26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I M O T Z

2002rako karga-tasak

Imozko Udalak, 2001eko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, arauek ezarritako quorumarekin, 2002rako karga- tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,280 izanen da.

2. Landalurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,60 izanen da.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2,5 izanen da.

4. Jarduera ekonomikoaren gaineko zergarentzat (JEZ) 1 indizea ezartzea.

5. 1. Lurraren katastroko balioaren gainean aplikatzeko urteko portzentaje hauek onartzea, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga zehaztu ahal izateko:

A) Urte batetik bostera arteko epean sorturiko balio igoerak: ehuneko 3,3.

B) Hamar urte arteko epean sorturiko balio igoerak: ehuneko 2,8.

C) Hamabost urte arteko epean sorturiko balio igoerak: ehuneko 2,4.

D) Hogei urte arteko epean sorturiko balio igoerak: ehuneko 2.

5. 2. Zerga-oinarriari ezarri beharreko karga-tasa bakarra ehuneko 12 izanen da, hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehaztu ahal izateko.

Imotzen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, María Antonia Iribarren Aldareguía.

Iragarkiaren kodea: A0200759