26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

Arau Subsidiarioen aldaketa U.E.1 unitatean. Behin betiko onespena

Udalak, 2001eko maiatzaren 18an egin bilkuran, ondokoa erabaki zuen:

"Jendaurreko aldia iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe Bidaurretako Arau Subsidiarioak U.E.1 unitatean aldatzeko hasierako onespenaren aurka; izan ere, aldaketa horrekin etxebizitza sendotuak zaharberritzerakoan haien altuera handitzeko aukera izan nahi baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Bidaurretako Arau Subsidiarioak U.E.1 unitatean aldatzeko espedientea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Espedientea Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentuari igortzea".

Bidaurretan, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0200758