26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Ordenantza hasiera batez onetsita

Basaburuko Udalak, 2001eko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Basaburuko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Basaburuan, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0200757