26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

UO5 BT unitatearen xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Aranguren Ibarreko Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 10ean ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko Aranguren Ibarreko Udalaren Arau Subsidiarioetako UO5 BT unitateko 2. lurzatiaren xehetasun azterlana.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Interesatuek espedientea aztertu eta haren aurkako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0200756