26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko C-8 unitateko B-2 lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Zizur Nagusiko Gobernu Batzordeak, 2002ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko C-8 unitateko B-2 lurzatiaren xehetasun azterlana, Lourdes Simón Simón andreak sustatua. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Xehetasun azterlana Udaleko idazkaritzan azter daiteke eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu, jendearendako harrera orduetan.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200755