26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren kontratua adjudikaturik

Gobernu Batzordeak, 2002ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen Excavaciones y Obras Pérez del Río, S.L. enpresari esleitzea "Nelson Mandela Udalaren estadioko zerbitzu publikoak, biltegia eta markesina egitea eta atletismo pistak homologatzea" eta "Nelson Mandela estadioko sarbiderako obra osagarriak" izeneko obren kontratua, 113.519,05 eurotan (18.887.981 pezeta) esleitu ere, BEZa eta gainerako kontzeptuak barne. Hori guztia, Herritarren Sustapen Alorreko zinegotzi delegatuak proposaturik eta Kontratazio Mahaiaren txostenarekin bat.

Tuteran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Herritarren Sustapen Alorreko zinegotzi delegatua, Carmen Ferrer Cajal.

Iragarkiaren kodea: A0200753