18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R R O I B A R

Behin betiko onespena, Erroibarko Udalaren Ikasketetarako dirulaguntzan ordenantzari

Erroibarko Udalak, 2002ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen:

"Ikasketetarako dirulaguntzen ordenantza 2001eko azaroaren 7an egin bilkuran onetsi zen hasiera batez eta jendaurreko 30 eguneko epea alegaziorik gabe iragan denez, honakoa erabaki da aho batez:

a) Ordenantza hori behin betiko onestea.

b) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea haren testu osoa, indarra har dezan.

Erroibarren, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

ERROIBARKO UDALAREN IKASKETETARAKO DIRULAGUNTZEN ORDENANTZA

Erroibarko Udalak aurreko ikasturtean ikasten aritu diren bizilagunei dirulaguntzak emanen dizkie, beti ere ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

I.- Ondorengo baldintzak betetzen dituzten ikasleek soilik jasoko dituzte dirulaguntzak:

a) Erroibarko Udalerrian erroldatuak egotea eta Biztanlego Udal Erroldan gutxienez urte beteko antzinatasuna izatea.

b) Familia osoa urtero 9 hilabetez gutxienez udalerrian bizitzea (ikasketak, militar zerbitzua edo O.G.P. eta gaixotasuna dela eta udalerritik kanpo egon behar dutenek izan ezik).

c) Erroibarko Udalari dirulaguntza eskaera idatziz egitea, Udalak ezarritako epean. Eskaerarekin batera honako agiriak aurkeztu behar dira: aurreko ikasturtean egindako ikasketen ziurtagiria, lortutako emaitzen ziurtagiria eta ikasturtea osatzen duten ikasgaien ziurtagiria.

II.-Dirulaguntzak jasoko dituzten ikasketa motak eta hauen zenbatekoak honakoak dira:

A) Haur Hezkuntza: 61,01 euro.

B) Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehenengo eta bigarren zikloak: 120,20 euro.

C) DBH-ren Bigarren Zikloa (Logse-ko Batxilerra), Gradu Ertainaren Formakuntza-Zikloak (LH Bigarrren Maila), Goiko Graduaren Formakuntza-Zikloak (Peritoak-Logseko Batxilerra): gutxieneko dirulaguntza 300,51 eurokoa da. Ikasmail osoa gainditu dutenek 601,01 euro, eta 1 edo 2 ikasgai gainditu ez dutenek 450,76 euro jasoko dituzte.

Ikasmail bat hainbat urtez egiten dutenek, ezinen dute ikasmail osoa gainditzen dutenek jasotzen duten dirulaguntza baino gehiago jasoko.

D) Unibertsitate mailako ikasketak

1.-Unibertsitate mailako ikasketen kasuan, ikasturte bakoitzeko 901,52 euroko dirulaguntza ezarri da. Hau da, 3 urte irauten duten ikasketek 2704,55 euroko dirulaguntza izanen dute, 4 urte irauten dutenek 3.6060,07 eurokoa, etab.

2.-Dirulaguntza hauek jasotzeko eskubidea duten ikasleek dirulaguntza jaso nahi badute, Udalari jakinarazi beharko diote zein den hautatu duten ikasketa mota, zenbat urte irauten duen eta zenbat kredituz osatua dagoen. Guzti hau ezagutu ondoren ikasleak gainditzen duen kreditu bakoitzeko dirulaguntza kalkulatuko da ondoan aipatzen den moduan:

Ikasketek irauten duten urteen zenbatekoa 901,52z biderkatuko da.

Ateratzen den zenbatekoa ikasketak osatzen duten kredituez zatituko da.

Hau izanen da ikasleak gainditzen duen kreditu bakoitzeko jasoko duen dirulaguntza.

3.-Udalak unibertsitatean ikasten ari den eta dirulaguntza eskatu duen ikasle bakoitzeko espediente bat irekiko du eta horretan datu hauek jarriko dira:

-Hautatutako ikasketak

-Ikasketa horien iraupena (urte kopurua)

-Ikasketak osatzen duten kredituen kopurua

-Kreditu bakoitzeko emanen den dirulaguntza

-Dirulaguntza jaso duten kredituen kopurua

4.-Kasu bereziak:

4.1. Ikasketak hasi ondoren dirulaguntza eskatu edo jasotzeko eskubidea duen ikaslea:

Ikasketak bukatzeko falta zaion urte kopurua 901,52z biderkatuko da eta zenbateko hori gainditzeko dituen kredituez zatituko da.

4.2. Ikasketak bukatu gabe bertze ikasketa mota bat egitera pasatzen den ikaslea:

Ikasketa berriek irauten duten urte kopurua 901,52z biderkatuko da. Zenbateko horri aurreko ikasketak egin zituenean jasotako dirulaguntza kenduko zaio eta gelditzen den zenbatekoa ikasketa berrien kredituen kopuruaz zatituko da. Zenbateko hori izanen da ikasketa berriak egitean gainditzen duen kreditu bakoitzeko emanen zaion dirulaguntza.

4.3. Ikasketak bukatu ondoren bertze ikasketa mota egin nahi duen ikaslea:

Aurreko ikasketak egitean kreditu bakoitzeko jaso zuen zenbateko berbera aplikatuko zaio.

4.4. Behe mailako ikasketak bukatu ondoren goi mailako ikasketak egin nahi dituen ikaslea:

4.2. idatz-zatian ezarritako metodo berbera aplikatuko zaio.

Ikasketa bukaerako proiektua: 450,76 euro emanen dira ordainketa bakarrrean eta gainditzen duenari 901,52 euro.

E) Euskara ikasketak.

Dirulaguntza hauek jasoko dute ordenantza honetan diruzlagunduak diren ikasketetan sartuak ez dauden euskara ikastaroak egiten duten bizilagunek.

Ondoan aipatzen diren ikasketa motak egiten dituztenek jasoko dute dirulaguntza:

1) Barnetegi moduko ikastaro trinkoak. Gutxieneko iraupena: bi aste.

2) Ikastaro trinkoak, egunero gutxienez lau orduko iraupena dutenak (astero hogei ordu)

3) Ikastaro estensiboak

4) Udako Euskal Unibertsitateko Ikastaroak (UEU)

-Dirulaguntzaren zenbatekoa matrikularen kostuaren %50 izanen da eta horretarako gordeta dagoen aurrekontua agortu arte emanen dira

-Bertziklai plangintzetan sartuak dauden administrazio publikoetako langileek ezinen dute hemen aipatzen diren dirulaguntzak jasoko

F) Eskola garraioa.

Udalak batxilerreko ikasleendako antolatu duen garraioa erabiltzen dutenek jaso dezakete dirulaguntza hau.

Zenbatekoa 180,30 eurokoa da.

III.-Dirulaguntza jasoko duten onuradunek ezinen dute urtero milioi bat pezeta baino gehiagoko etekin ekonomikorik jaso lan egiteagatik edo bestelako jarduerengatik.

IV.-Dirulaguntza hau bateragarria izanen da bertze edozein dirulaguntza motarekin.

V.-Emandako dirulaguntza osoa jasotzeko onuradunek ikasturte osoa eman beharko dute ikasten.

VI.-Dirulaguntzak eskaerak aukeztu ahala ordainduko dira, beti ere eskatzeileek baldintzak betetzen badituzte.

Udalak dirulaguntza eskatu dutenei ikasketak egin dituztela frogatzen duten nahi adina dokumentu eska diezaieke.

Eskabideari aurreko ikasturtean lortutako emaitzen ziurtagiria erantsi behar zaio edo bestela ikastetxeak luzaturiko zirutagiria, non ikasturtea gainditu dela edo ikasgairen bat gainditu ez dela ziurtatuko den.

VII.-Ordenantza honetan aurreikusten ez dena eta ulerkuntzari buruz sor daitezken zalantzei dagokienez, Erroibarko Udalak xedatzen duenari jarraitu beharko zaio.

Iragarkiaren kodea: a0200879