18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Valentín Gamio Garbisu. Jarduera: "Beheko-Eskiz" izeneko harrobia ustiatzea; hareharri gorriko harlauza. Tokia: Azpilkueta, Baztan.

Baztanen, bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200926