18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra

Ogasuneko zinegotzi delegatuak hauxe jakinarazten du:

Udalak, 2001eko abenduaren 21ean eginiko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoaz onetsi zuela 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra. Guztira, bai dirusarreretan, bai gastuetan, hogeita hamabost milioi ehun eta hogeita hemezortzi mila zortziehun eta berrogeita hamahiru koma hogeita hamalau euro (35.138.853,34 euro) dira. Honelaxe dago osaturik:

Udalaren aurrekontu arrunta. Dirusarrera eta gastuetan 31.886.237,43 euroko zenbatekoa du.

Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta. Berdinduta dago eta 2.867.697,71 euroko zenbatekoa du.

Castel-Ruiz Kultur Etxearen aurrekontu arrunta. Dirusarrera eta gastuetan 1.555.840,03 euroko zenbatekoa du.

Aurrekontua jendaurrean dagoela udal idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek aztertu eta erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ahal ditzaten. Horretarako epea hamabosgarren egun baliodunean amaituko dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Tuteran, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. José María Navarro Fandós.

Iragarkiaren kodea: A0200128