18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

2002ko udal zergen karga-tasak indizeak eta portzentajeak

Miranda-Argako Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki hauek hartu zituen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.-2002. urteko hirilurraren gaineko kontribuziorako, katastroko balio garbiaren ehuneko 0,2771eko tasa ezarri da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuziorako, katastroko balio garbiaren ehuneko 0,7386ko tasa ezarri da.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2001. urtean bezala, obraren kostuaren ehuneko 3ko karga-tasa, obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean aplikatuko dena, eta zerga oinarritik kanpo geldituko dira teknikarien ordainsariak, industri mozkina, gastu orokorrak eta BEZa.

4.-Ehiza barrutiko luxuzko gastuen gaineko zerga-tasa 2001. urterako ezarritako ehuneko 6,537koa, gehi 2001eko K.P.I.aren zenbatekoa.

5.-Etxebizitza hutsen gaineko zerga: 2002. urtean ez da aplikatuko.

6.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,225 indizea ezarri da, gehi erakunde ofizial eskudunak 2001erako onetsi K.P.I.aren zenbatekoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 154. artikulua).

7.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko 2,2ko portzentajea ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluko eskalan adierazitakoa, eta ehuneko 8ko tasa, hau da, Foru Lege horren 176. artikuluan aipatutako karga eskalako txikiena.

8.-Merkatu txikia: 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001eko tarifa berberak.

Saltoki finkoa: 60,10 euro edo 10.000 pezeta hiruhileko.

Saltoki ez-finkoa: 6,01 euro edo 1.000 pezeta eguneko.

Arraina kalez kale saltzea: 60,10 euro edo 10.000 pezeta hiruhileko.

Kalez kaleko bestelako salmentak: 6,01 euro edo 1.000 pezeta eguneko.

9.-Beste zenbait aprobetxamendu eta esleipen:

Bestetik ere, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraituz, laborantza, abeltzaintza edo oihangintzako aprobetxamenduei aplikatuko zaie errentamenduaren kanon edo prezioaren urteko eguneratze klausula bat, nekazari edo abeltzainek jasandako prezio aldaketarekin bat datorrena eta erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeen araberakoa.

Gainontzeko aprobetxamendu, errentamendu eta esleipenen prezioei 2001. urtean kontsumorako prezioen indizean igotako portzentajea gaineratuko zaie.

Erabaki hauek 2002ko urtarrilaren batean hartuko dute indarra, eta haien kontra honako errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, Miranda Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenetik hasita, administrazioarekiko auzi- errekurtsoa jarri baino lehen; edo, zuzenean, aipatu azken errekurtso hori, bi hilabeteko epean jarri ere, erabaki honen jakinarazpenetik aitzina.

Miranda-Argan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0200127