18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Adostasun txostena 2000ko kontu orokorrari

Miranda-Argako Udalak, Kontuen Batzorde Berezia osaturik, 2001eko abenduaren 21ean egin bilkuran, adostasun txostena eman zion 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko kontu orokorrari, Miranda-Argako Udalaren kontuak eta Virgen del Castillo Zaharretxea Erakunde Autonomoarenak biltzen baititu. Halaber, erabaki zuen horiek jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek epe horretan haien gaineko erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.2 artikuluan, eta Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Bakuneko Jarraipidea onesten duen irailaren 21eko 273/1998 Foru Dekretuaren 116. arauan xedatutakoari jarraikiz.

Miranda-Argan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0200126