18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

01-1287 gora jotzeko errekurtsoa. Legearen araberako jakinarazpena, aurkitu gabeko interesatuentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ebazpen hau eman zuen, bi mila eta bateko azaroaren zortzian:

"Javier Bacaicoa San Martín jaunak 01-1287 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zion Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999-IV-30ean honen gainean hartu zuen ebazpenaren kontra: Arrosadiako U.I.XIXko U.O.1 eta U.O.3 P-9 birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespena. Errekurtso horri buruzko idazkia eta agiriak jasota, ebatzi dut:

1.-Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren aldaketak eta guzti.

2.-Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.

3.-Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen".

Espedientean agertzen diren interesatuak:

LUIS ANTONIO MAGALLANES COELLO JAUNA

ARMANDO LANCIEGO PINILLOS JAUNA

CEPSA ESTACIONES DE SERVICIO, S.A.

EDUARDO MAGALLANES COELLO JAUNA

MICAELA MESTRE ELIZAONDO

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0200240