18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B I R I K U

Behin betiko onespena 2002ko aurrekontu orokorrari

2001eko abenduaren 14an, 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean 2002eko aurrekontu orokorraren hasierako onespena argitaratu zen.

Jendaurreko epea aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo da; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Horrenbestez, eta aipatu Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoa oinarri harturik, hona hemen behin betikoz onetsi den aurrekontu horren laburpena:

GASTUAK:

1.-Langileen ordainsariak: 1.081,83 euro.

2.-Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak: 7.500,63 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 1.394 euro.

6.-Inbertsio errealak: 4.357,34 euro.

Gastuak guztira: 14.334,14 euro.

DIRUSARRERAK:

1.-Zeharkako zergak: 240,40 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 36,06 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 5.228,81 euro.

5.-Ondareko eta herrilurretako dirusarrerak: 8.828,87 euro.

Dirusarrerak, guztira: 14.334,14 euro.

Ibirikun, bi mila eta biko urtarrilaren bostean. Kontzejuko burua, Juan Mendilazo Larrea.

Iragarkiaren kodea: a0200243