18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L I A

Hasierako onespena, 2001eko aurrekontuan aldaketa egiteko II. espedienteari

Eliako Kontzejuko Batzarrak 2001eko aurrekontuan aldaketa egiteko II. espedientea hasiera batean onestea erabaki zuen, 2002ko urtarrilaren 3an egin bilkura arruntean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 223 eta 236. artikuluetan xedatutakoa betez, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldi horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Elian, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Kontzejuburua, Jorge Camino Unzu.

Iragarkiaren kodea: a0200242