18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Borondatezko birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2002ko urtarrilaren 10ean eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea Saguesko hiriguneko lurzati hauek borondatez birzatitzeko proiektua, ukituriko jabe guztiek sustatua: katastroko 2, 156, 157, 158, 159 eta 165. lurzatiak. Orobat, erabaki zuen proiektua jendaurrean jartzea 15 egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek Udalaren bulegoetan (Gazolatz) haren edukia aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0200377