18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U L E B R A S

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita

Tulebrasko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erregelamenduz ezarritako quorumarekin, hasiera batez onetsi zuen Tulebrasko Las Hoyasko etxebizitzetarako hiri lurzoruaren sektoreko 1. unitatea urbanizatzeko proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Interesatuek Udaleko idazkaritzan aztertu ahalko dute eta haren aurka bidezko alegazioak aurkeztu, beharrezkotzat jotzen badute.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Tulebrasen, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: A0200376