18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udalaren Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Udal honek, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

"1.-Hasiera batez onestea Tiebas-Muru Artederretako Udalaren Planeko aldaketa puntuala. Aldaketa horrekin UE7 unitatea murriztu eginen da, 1. poligonoko 408. lurzatia soilik hartuko baitu.

2.-Aldaketa hori jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten".

Erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezke:

Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, jakinarazpen honen biharamunetik hasita hilabeteko epean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari zuzendua, jakinarazpen honen biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, eta, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honetatik hasita hilabeteko epean.

Aditzera ematen da. Tiebasen, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200375