18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Indarra duen H.A.P.O.ko "N-12" hirigintzako unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onetsirik

Burlatako Udalak, 2001eko azaroaren 8an egin bilkura arruntean, bertzeak bertze, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea indarra duen H.A.P.O.ko "N-12" hirigintzako unitatea urbanizatzeko proiektua, 3GH Estudio de Arquitectura y Urbanismok sinatua eta dagokion elkargo ofizialak 2001eko maiatzaren 28an ikus-onetsia. Hura, behar bezala eginbideturik, bilkurako espedientean bildu da.

2. Erabaki hau interesatuei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia argitaratzea.

3. Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren agiriak sina ditzan.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Egintza honen aurka honako errekurtso hauek para daitezke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien saileko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita;

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean; eta

c) Bi horien aurretik, hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintza eman duen udal organoari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean.

Burlatan, bi mila eta bateko abenduaren hamabian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A0200083