18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

154/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Yolanda Adrián Ruiz andrea Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burutzatik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Yolanda Adrián Ruiz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burutzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu uzteak 2002ko urtarrilaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0201234