18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Zaharberritzeko laguntzen udal ordenantzaren berrikuspena hasiera batean onetsirik

Burlatako Udalak, 2001eko azaroaren 29an egin bilkura arruntean, bertzeak bertze, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

1. Eraikinak zaharberritzeko laguntzen udal ordenantzaren berrikuspena hasiera batean onestea, behin aldaketak bilduta. Delako ordenantza bilkurako espedientean behar bezala eginbideturik dagoen testu bateginean bildu da.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza hau jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuz, epe horretan herritar eta interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

3. Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren agiriak sina ditzan.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Egintza honen aurka honako errekurtso hauek para daitezke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien saileko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita;

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean; eta

c) Bi horien aurretik, hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintza eman duen udal organoari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean.

Burlatan, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A0200082