18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A R I

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

-Lote bakarra.-Garardoia alderdian, 440 pinu, 367 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 15.429,18 euro (2.567.200 pezeta).

Proposamenak Igariko Kontzejuko aretoan (Zaraitzu) aurkeztuko dira, Kontzejuko diruzaintzan dirutan edo banku txekearen bidez lotearen prezioaren % 2 behin-behineko fidantzatako sartu izanaren gordekinarekin batean, eta horretarako epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun baliodunean bukatuko da, arratsaldeko zazpietan. Ireki jarraian irekiko dira.

Eman gabe gelditzen bada, bertze enkante bat eginen da, % 10 merkeago, egun berean, arratsaldeko zazpiak eta hamarretan, eta baldintza berei jarraikiz. Hori ere eman gabe gelditzen bada, bertze enkante bat eginen da, % 20 merkeago, egun berean, arratsaldeko zazpiak eta hogeitan, baldintza berei jarraikiz.

Lizitatzaileek Enpresaren Sailkapen Agiria aurkeztu beharko dute.

Gainerako baldintzak Kontzejuko idazkaritzan daude ikusgai.

Igarin, bi mila eta biko urtarrilaren hamazazpian. Kontzejuburua, Teodoro Garcés Jauregui.

Iragarkiaren kodea: A0200974