18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R U E T E

Oihan enkantea

Kontzeju honek ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin nahi du, Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko 140. mendiko oihan lotea saltzeko, Artxulo, Akan-Atsoteita eta Beraitz alderdietan. Hona hemen zuhaitz espezieak eta kopurua:

6.228 pago, 3.457 metro kubiko zur eta 586 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioak 275.612,13 eta 3.521,93 euro dira, hurrenez hurren, hau da, 279.134,06 euro, guztira.

Enkantea Kontzejuko aretoan eginen da, enkantea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 15 egun baliodun igaro ondotik hurrengo larunbatean, eguerdiko hamabietan.

Oharra: enkanteko baldintzak interesatuen eskura egonen dira Kontzejuko Idazkaritzan.

Berueten, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan. Kontzejuko burua, Juan Bautista Arrarás.

Iragarkiaren kodea: A0200972