18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Hornidura lehiaketa

a) Xedea: ibilgailu txasis bat erostea hiri hondakin solidoak biltzeko konpartimentu bakarreko kamioirako

b) Kontratuaren aurrekontua: 66.110 euro (BEZa barne).

c) Esleipen bidea: lehiaketa irekia. Eskaintza egileek aldaerak eta aukera diferenteak aurkezten ahal dituzte, betiere klausula tekniko eta administratiboen pleguarekin bat.

d) Behin-behineko fidantza: ez da behar.

e) Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamalaugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bata arte.

f) Baldintza teknikoen zein klausula ekonomiko- administratiboen plegua interesatuen eskura dago Jurramendiko Mankomunitateko bulegoetan (Antso Azkarra, 6, Lizarra, 552850 telefonoa).

g) Eskaintzak ireki eta esleipen proposamena egiteko jendaurreko ekitaldia, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu batean eginen da Jurramendiko Mankomunitateko egoitzan.

h) Emateko epea: hiru hilabete.

i) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako iragarkiak hartzaileak ordainduko ditu.

j) Proposamen ekonomikoaren eredua klausula administratiboen pleguaren bukaeran azaltzen da.

Lizarran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bostean. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0200964