18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Hornidura lehiaketa

a) Xedea: hiri hondakinak trinkotzeko kaxa, konpartimentu bakarra eta edukiontzien jasogailu balio anitza dituena erostea.

b) Kontratuaren aurrekontua: 60.000 euro (BEZa barne).

c) Esleipen bidea irekia izanen da, eta lehiaketa erabiliz. Eskaintza egileek aldaerak eta aukerak aurkezten ahalko dituzte, klausula tekniko-administratiboen pleguari jarraikiz.

d) Behin-behineko fidantza: ez da behar.

e) Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hamalaugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bata arte.

f) Baldintza teknikoen zein klausula ekonomiko- administratiboen plegua interesatuen eskura dago Jurramendiko Mankomunitateko bulegoetan (Antso Azkarra, 6, Lizarra, 552850 telefonoa).

g) Eskaintzak ireki eta esleipen proposamena egiteko jendaurreko ekitaldia, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu batean eginen da, Jurramendiko Mankomunitateko egoitzan.

h) Emateko epea: hamasei aste.

i) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako iragarkiak hartzaileak ordainduko ditu.

j) Proposamen ekonomikoaren eredua klausula administratiboen pleguaren bukaeran azaltzen da.

Lizarran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bostean. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0200963