18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O R K A

2002. urteko uraren tarifak hasiera batez onetsirik

Lorkako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2001eko abenduaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen uraren tarifak, horiek 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina kobratuko baitzaizkie herritarrei uraren horniduragatik eta hustuketa zerbitzuagatik. Hona hemen:

-Neguko tarifa (azarotik apirilera bitarte):

8 metro kubiko bitarte: 0,18 euro, 30 pezeta.

9 metro kubikotik 30 metro kubiko bitarte: 0,24 euro, 40 pezeta.

30 metro kubikotik goiti: 0,30 euro, 50 pezeta.

-Udako tarifa (maiatzetik urrira bitarte): P.8 metro kubiko bitarte: 0,24 euro, 40 pezeta.

9 metro kubikotik 30 metro kubiko bitarte: 0,30 euro, 50 pezeta.

30 metro kubikotik goiti: 0,36 euro, 60 pezeta.

Uraren lotunearen kuota bere horretan gelditzen da, alegia, 60,10 euro, 10.000 pezeta.

Saneamendu kuota, kontagailuko: 23,44 euro urtean, 5,86 euro hiruhilean.

Hornidura kuota, kontagailuko: 23,44 euro urtean, 5,86 euro hiruhilean.

Kontagailuaren irakurketa hiruhilean behin eginen da.

Argitaraturiko tarifak nahitaez bete beharrekoak dira, behin betikoz onetsi ondotik.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, hilabeteko epea izanen da alegazioetarako, inork Kontzejuari alegaziorik egin nahi badio.

Alegaziorik egiten ez bada, behin betikoz onetsiko dira.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Lorkan, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkate udalburua, José Angel Roldán Latasa.

Iragarkiaren kodea: A0200088