18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

U.U.7.1 eta U.U.7.2-ko xehetasun azterlana hasiera batez onestea: J. Zozaya (Izotzaldea)

2002ko urtarrilaren 3an Gobernu Batzordeak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen

1) José Zozaya Larralde jaunak (Promociones Izotzaldea) aurkeztutako U.U.7.1 eta U.U.7.2ko xehetasun azterlanak hasiera batez onestea, honako oharraren arabera:

1.1) Behin betiko onespena egin baino lehen pasa den urriaren 21eko idatzian eskatutako plano takimetrikoa aurkeztu egin behar du. Aipatu planoan 125. lurzatiak ondoko lurzatiekin duen gainjartzea moldatua agertu behar da.

2) Aipatu xehetasun azterlana, Iragarki Taulan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta, gutxienez, Foru Komunitatean gehien zabaltzen den egunkarietatiko batean aldez aurretik argitaratua, 15 eguneko epean jendaurren jartzea.

3) Erabaki hau interesatuei bidaltzea.

Beran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Alkaeta, J. J. Goya Echeverría.

Iragarkiaren kodea: A0200995