18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Obren lizitazioa

Xedea: Izarbeibarko Mankomunitateak, Mendigorriko Udalarekin batera, lehiaketa eginen du proiektu honetako obrak adjudikatzeko: "Mendigorriko Julián María Espinal, Navarrería eta Las Parras kaleak eta Santa María auzoa zolatzea eta sareak berritzea".

Obrak egiteko epea: sei hilabete edo eskaintzan adierazitakoa, laburragoa bada.

Prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 413.738,36 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 8.274,76 euro (ehuneko 2).

Kontratistaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria; G taldea, 6. azpitaldea, d) kategoria.

Behin betiko bermea: adjudikazioaren zenbatekoaren ehuneko 4.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Izarbeibarko Mankomunitateko erregistro orokorrean (Carretera de Mendigorria kalea, 1-behea, Gares), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Proposamenak irekitzeko eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egunean, arratsaldeko zazpietan (jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean).

Bestelako xehetasunak: proiektua, klausulen plegua, proposamen eredua eta abar Copyprinten daude (Paulino Caballero, 38, Iruña).

Garesen, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita lauan. Mankomunitateko burua, José Joaquín Urra Huarte.

Iragarkiaren kodea: A0200882