18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Sorogaingo taberna-jatetxe eta Aterpearen errentamendua

Erroibarko Udalak, Sorogaingo taberna-jatetxe eta aterpean emanen diren zerbitzu publikoen kudeaketaren errentamendua esleitu behar ditu 8 urtetarako.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 200,00 euro.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hogeita seigarren egun naturaleko 13:00ak arte.

Eskaintzak Erroibarko Udaletxeko Idazkaritzan (Lintzoain, Nafarroa) aurkeztuko dira.

Proposamenak irekitzeko data: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina hamar egun baliodunetan.

Baldintza plegua eta espediente osoa Erroibarko Udaletxeko Idazkaritzan (Lintzoain, Nafarroa) daude, interesatuen eskura.

Erroibarren, bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

PROPOSAMEN EREDUA

......................J/A-k, ............(e)ko bizilaguna, ............ N.A.N. zenbakidunak, bere izenean edo .............. ordez, Sorogaingo taberna- jatetxe eta aterpean emanen diren zerbitzu publikoen kudeaketaren errentamendua esleitzeko Proiektua eta administrazio baldintza plegua ezagutzen ditu eta zerbitzu horiek emateko konpromezua hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ....................(letratan) euroen truke (BEZ barne)

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0200881