18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Alkate udalburuak ebazpen hau eman du datako egunean:

"2002ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, Miguel Angel Ciordia Osta jaunaren aldeko izendapen proposamena, Tuterako Udalaren gizarte etxeetako koordinatzaile izateko lanpostu bat, funtzionarioen izaerakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak luzatua.

Proposatutako izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak garaiz eta behar bezala aurkeztu ondoren.

Kontuan hartuz, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 32.5 eta 35. artikuluetan xedatutakoa eta Tuterako Udalaren gizarte etxeetako koordinatzaile izateko lanpostu bat, funtzionarioen izaerakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 11.3 oinarrian ezarritakoa (2001eko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 7an),

Ebatzi dut:

Lehenik.-Miguel Angel Ciordia Osta jauna Tuterako Udaleko funtzionario izendatzea, gizarte etxeetako koordinatzaile kategoriarekin eta Herritarren Sustapen Alorrean aritzeko (Hezkuntza, Gizarte Etxeak eta Gazteria).

Bigarren.-Interesatuari erabakia helaraztea, ohartaraziz hilabeteko epea duela lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Hirugarren.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea".

Tuteran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0200878