18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta berori betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Castejongo Udalak, 2001eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra. Aurrekontu horretan sartzen dira: Udalaren eta "Solidaridad" Egoitza Mistoa erakunde autonomoaren aurrekontua eta horiek betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek udal bulegoetan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokor eta bakarra, eta berori betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta biko urtarrilaren bian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0200122