18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

10/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Belén Villar Isabella andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Belén Villar Isabella andrea, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru Agindu honen berri ematea Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0201083