18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Hasierako onespena Udal Planeko aldaketari

Burgiko Udalak, 2002ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Erronkaribarko Batzar Nagusiak sustatua, lurzoru urbanizagarriko sektore bat sortzeko asmoz, industriak erabili dezan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Burgin, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita zortzian. Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0201028