18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O R E N T I N

Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren lehenengo berrikuspena behin betiko onetsita

Batzorde Mistoak Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren lehenengo berrikuspena hasiera batez onetsi ondotik, proiektua jendaurrean egon zen hamabost egunez Udaleko iragarki oholean. Epe horretan ez zenez haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, Batzorde Mistoak behin betiko onestea erabaki zuen 2001eko azaroaren 27an.

Morentinen, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkatea, Dionisio Pérez Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0200081