18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa

Udalak, 2001eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko Hirigintza Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Harinas Urdánoz, S.A.k eskatuta. Aldaketa horrek Arguedasko hirilurraren katastroko 5. poligonoan dagoen 123. lurzatiari eragiten dio.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127 eta 115.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arguedasen, bi mila eta biko urtarrilaren bian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0200079