18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

2001eko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Oibarko Udalak, 2001eko urriaren 31n egin bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Oibarko Udalaren 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak.

2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legaren 284.2 ea 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko eta behin betiko argitaratzeko erabakia hartuko du. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.

Oibarren, bi mila eta bateko azaroaren zortzian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0200740