18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

A-1 Amalur unitateko 3 eta 4. lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2002ko urtarrilaren 11n egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Oibarko A-1 Amalur unitateko 3 eta 4. lurzatietan egiteko xehetasun azterlana, Cristina Rivas arkitektoak prestatutako agiriei -2001eko urriaren 30ean ikus-onetsitakoei- eta espedientean jasota dagoen txosten teknikoko zehaztapenei jarraituz. Azterlan hori lurzati horien jabeek -Dolores eta Begoña Sanchez andreek- sustatu dute eta helburua da etxebizitza gisara erabiltzea erdisotoko planta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.4 artikuluan xedatua betetzeko.

Oibarren, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0200739