18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRALBA DEL RIO

Torralba del Rioko Herriko Etxeko fatxadak zaharberritzeko obren enkante publikoaren deialdiaren iragarpena

Torralba del Rioko Udalak Herriko Etxeko fatxadak zaharberritzeko obrak kontratatzeko deialdiaren espedientea onestea erabaki zuen, 2002ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, baita lizitaziorako deia egitea ere, baldintza hauei loturik:

Kontratuaren xedea: Torralba del Rioko Herriko Etxeko fatxadak zaharberritzeko obrak.

Esleipen bidea: prozedura irekia, enkante publikoaren bidez.

Kontrataren aurrekontua: 43.661,13 euro, BEZa barne (7.264.600 pezeta).

Egiteko epea: hiru hilabete.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Torralba del Rioko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturalean, lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen dira. Ekarri beharreko agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua eta proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Torralba del Rioko Udalaren bulegoan.

Torralba del Rion, bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Jesús Cayetano Oyón.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................., N.A.N. zenbakia: ........, bizitokia: .................., Honen izenean (hala bada): .............., helbidea: .............., I.F.Z. zenbakia: ........, telefono zenbakia: ......, fax zenbakia: ...........

Torralba del Rioko Herriko Etxeko fatxadak zaharberritzeko obren proiektuaren berri eta kontratuaren lizitaziorako administrazio klausula partikularren berri izanik, hura osotara egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta zenbateko honen aldera: .......... euro (..... pezeta) eta gehienez ere epe honetan: ........ egun natural.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0201029