18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoen Arau Erregulatzaileak Hutsegite materiala zuzentzea, 20 zk.ko Ordenantza fiskalaren tarifen eranskinean

Iruñeko Udalaren Udalbatzak, 2002ko urtarrilaren 17an eginiko bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen: "Ikusirik Ekonomia Alorrak emandako txostena, non atzemandako hutsegite baten berri ematen baita, 'espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko bide publikoa gordetzea' arautu eta 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra duen 20 zk.ko Ordenantza fiskalaren I.4 epigrafearen tarifa baten zenbatekoan, ondokoa erabaki da:

1. Osoko Bilkurak 2001eko urriaren 18an erabakiaren bitartez onetsi 20. ordenantza fiskaleko I.4. epigrafean, 50 ibilgailu baino gehiagoko garajeetarako 1. eremuko 10. poligonorako agertzen den tasa baliogabetzea.

2. Tasa berri bat onestea epigrafe horretarako, 61,37 eurokoa."

Argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bian, Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201077