18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

9/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Mercedes Pérez Valencia andrea, berak eskatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Mercedes Pérez Valencia andrea, berak eskatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko burutzatik kentu eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu honen berri ematea Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0201082