18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hegoaldeko Planean Udalak dituen lurzoruen erabileraren emakidarako deialdi publikoa

Ekonomia eta Funtzio Publikoko Zinegotzi Delegatuak Hegoaldeko Planean Udalak dituen lurzoruen erabileraren emakidarako deialdi publikoa onetsi zuen, 2002ko urtarrilaren 21ean; emakida hori 2001eko abenduaren 20ko Osoko Bilkurak erabakita hasiera batez onetsitako Ordenantzak arautuko du.

Okupatzeko eskatu beharreko gutxieneko azalera 3.000 metro koadrokoa izanen da.

Lurzoru horiek erabiltzeko eskaera Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten ahalko da, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hortik aitzina, eta harekin batera Ordenantzan aipatu agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Deialdi hau ebatziko da behin Hegoaldeko Planeko Udalaren lurzoruen erabilera arautzen duen Ordenantzak indarra hartu eta gero.

Argibide gehiago jasotzeko, Udal argibideetarako bulegora jo (Merkatuko kalea, 9), edo, bestela, Ondare Departamentura (Udaletxeko 1. solairua).

Argitara ematen da, jende orok jakin dezan eta indarreko legeak betez.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bian, Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201076