18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lizentziak etetea, telefonia mugigarriko instalazioetarako eta uhin elektromagnetikoen transmisioa eta harrera euskarri dituzten gisa bereko guztietarako

Iruñeko Udalbatzaren osoko bilkurak ondoko erabakia hartu zuen, bi mila eta biko urtarrilaren hamazazpian:

"Ikusirik azaroaren 21eko Txostena, Hirigintza Alorreko Idazkari Teknikoak sinatua, non azaltzen baita Telefoniako antenak instalatzeko moratoriari buruz Udalbatzak hartutako PLE 21-jun-01 (20/MO) Erabakia argitzeko beharra dagoela, erabaki da aipatu erabaki horrek telefonia mugigarriko instalazio guztiak ukitzen dituela eta, baita ere, uhin elektromagnetikoen transmisioa eta harrera euskarri dituzten gisa berekoak."

Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, indarra duen Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Jasota gelditzen da, halaber, argitaratze honen bidez bete egin dela Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 106.1 artikuluan xedatutakoa.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201075