18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

285/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Famili Topagunearen zerbitzua kudeatzeko itun bat, lehiaketa publiko irekiaren bidez, egiteko espedientea onesten duena.

Urtarrilaren 30eko 285/2002 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak espediente bat onetsi du, Famili Topagunearen zerbitzua kudeatzeko itun bat egiteko, lehiaketa publiko irekiaren bidez, oinarri hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Famili Topagunearen zerbitzua kudeatzea.

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikazio prozedura: irekia.

-Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa.

-Aurrekontua: 55.769,68 euro (B.E.Z. barne), 2002ko martxoaren 1etik 2002ko abenduaren 31 arte, urteko aurrekontua 66.911,62 eurokoa (B.E.Z. barne) izanik.

-Kudeatzeko epea: 2002ko martxoaren 1etik 2002ko abenduaren 31 arte.

-Behin-behineko bermea: 1.338,23 euro.

-Proposamenen aurkezpena: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Erregistroan (Iruñeko González Tablas k., z.g.) aurkeztu beharko dira, hogeita sei egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Klausulen pleguak: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren bulegoetan, bulego orduetan.

-Agiriak: administrazio klausulen pleguan ageri direnak.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: A0201222