18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

22/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Azkoiengo Ikastetxe Publikoko Haur Hezkuntzako 2. Zikloko eraikina zaharberritzeko eta handitzeko lanen proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Azkoiengo Ikastetxe Publikoko Haur Hezkuntzako 2. Zikloko eraikina zaharberritzeko eta handitzeko lanak kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa. Presakoa.

-Xedea: Azkoiengo Ikastetxe Publikoko Haur Hezkuntzako 2. Zikloko eraikina zaharberritzeko eta handitzeko lanak egitea.

-Aurrekontua: 560.365,37 euro (93.236.952), BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta laugarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0201181