18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

18/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, "Teresarrak ikastetxea- Ezpeleta Kondearen jauregia" izenez ezagutua den eraikinaren birmoldaketa-egokitzapen lanak egiteko proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena. Aipaturiko lanen xedea da Iruñeko "San Frantsizko" Haur eta Lehen Hezkuntzako I.P.a bertan kokatzea.

Inbertsio Zerbitzuak txostena aurkeztu eta bertan proposatu du aipaturiko lanen proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onestea, lanak lehiaketa bidez kontratatzeko.

Kontratazio hau 2001eko martxoaren 26ko Gobernu Erabakiaren bidez baimendu zen, baita 2001eko abenduaren 17ko aldaketa erabakiaren bidez ere.

Kontratuei buruzko Foru Legeak eskatzen dituen nahitaezko txostenak eman dira.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluak emandako eskurantzak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. "Teresarrak ikastetxea-Ezpeleta Kondearen jauregia"ren birmoldaketa-egokitzapen lanak egiteko proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onestea. Aipaturiko lanen xedea da egungo Iruñeko "San Frantzisko" Haur eta Lehen Hezkuntzako I.P.a bertan kokatzea. Honetarako kontratazio aurrekontua 2.623.931,47 euro dira (436.585.462 pezeta), BEZa barne.

2. Inbertsio Zerbitzuari agintzea lanak kontratatzeko prozedurari, lehiaketa bidez, ekin diezaioala.

3. Kontratazio hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan argitara dadila agintzea.

4. 2.623.931,47 euroko (436.585.462 pezeta) gastua, BEZa barne, baimentzea. Honela finantzatuko da: 1.803.036,31 euro (300.000.000 pezeta), 2001. urteko aurrekontuaren luzapena den 2002. urteko "Ikastetxe berriak eraiki eta egokitzapen lanak" izeneko 410001-41120-6020-424100 kontusailaren kontura eta 820.895,16 euro (136.585.462 pezeta), 2003ko aurrekontuetan lan hauetarako sortuko den kontusailaren kontura.

2000ko urriaren 25ean Iruñeko Udalarekin izenpetutako Lankidetza Akordioaren arabera, udalak 50 milioi pezetarekin lagunduko du hezkuntzako instalazio berri horien egokitzapena finantzatzen, eta horietatik hogeita hamar lanak hasten direnean emango dira eta gainerako hogeiak lanak amaitutakoan.

5. Foru Agindu hau igortzea Iruñeko Udalera, Ogasun Departamentuak Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Kontratazio Bulegora, Mantentze Atalera eta Inbertsio Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0201180